Gazte agerraldia eginen du Leitzako EH Bilduk ostiral honetan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 11a, 10:30

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira gazte agerraldia eginen duela iragarri du Leitzako EH Bilduk. Zerrendako gazte hautagaiei babesa eman eta EH Bilduk Leitzan egiten duen eta eginen duen lanari bultzada emateko eginen dute agerraldia. Bihar, ostirala, 20:00etan plazan bilduko dira.

David Anaut Peña da Leitzako EH Bilduren alkategaia, eta berarekin batera, hainbat adin eta alorretako herritarrekin osatu dute taldea.

  1. David ANAUT PEÑA
  2. Maider AMANTEGI URDALLETA
  3. Xabier GARTZIA AZPIROTZ
  4. Itxaro ZABALETA TELLERIA
  5. Bittorio LIZARRAGA LAZKANO
  6. Aintzane ARRAIZA BEGIRISTAIN
  7. Iñaki ZABALO BETELU
  8. Xabat ILLARREGI MARZOL
  9. Mikel ZABALETA ARAMENDIA
  10. Saioa SAGASTIBELTZA GANBOA
  11. Nahikari URIARTE INTXAURRONDO

Ezkerretik hasita, Mikel Zabaleta, Iñaki Zabalo, Aintzane Arraiza, Itxaro Zabaleta, Xabat Illarregi, David Anaut, Maider Amantegi, Bittorio Lizarraga, Saioa Sagastibeltza, Nahikari Uriarte eta Xabier Gartzia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun