Aste honetan eta ondokoetan musika entzunaldiak eginen dituzte Aralar Musika Eskolakoek Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 10a, 16:00

Ikasturte bukaera hurbiltzen ari den honetan, hainbat entzunaldi eginen dituzte musika eskolako ikasleek. Aralar Musika Eskolakoek, adibidez, maiatzaren 11n, 20an eta 26an kontzertuak eginen dituzte Leitzan.

Bihar, maiatzaren 11n, zeharkako txirula ikasleek emanaldia eginen dute 19:00etan Herri Aretoan.

Maiatzaren 20an Lekeitioko Musikaia Musika Eskolakoekin batera ariko dira Aralar Musika Eskolakoak. 12:00etan Herri Aretoan kontzertua eginen dute.

Maiatzaren 26rako, berriz, Mundu berri baten bila izenburupean kontzertua prestatzen ari dira Aralar Musika Eskolakoak. 17:30ean Herri Aretoan izanen dira ikasitakoa jendaurrean erakusteko prest.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun