Nafarroan debekatuta dago argazkietan ageri diren gisako gailuak erabiltzea. Gailu horiek Frantziako patente batean dute jatorria, eta Foruzaingoak patente horren hainbat artisau-kopia atzeman ditu, kasu askotan erabiltzaileek beraiek eginak. Kartutxoak disparatzeko gai dira, eta satorra hil egiten dute tiroak sortzen duen talka-uhinaren ondorioz.
Ehizarako munizio mota hori edukitzea eta erabiltzea oso arriskutsua da, tiro egitean perdigoiak sakabanatzeko joera baitute, eta erreboteak ere gerta daitezkeelako.
Argazkietan ageri den mekanismoa oso sentikorra da eta satorrek sortzen dituzten bibrazio arinekin tiro egiteko gai da. Foruzaingoaren oharrak zehazten duenez, «hori arriskutsua da tramankulu hori ezagutzen ez duten eta harekin kontaktuan jartzen diren pertsonentzat, baita desaktibatzera doazen agenteentzat ere».
