Atekabeltz Herriguneko eragileak elkartzeko asmoz, Atekatu jardunaldia egiten ari dira egunotan Leitzan. Joan den ostegunean Euskal Herrian kontsumitzen diren bi tomate hazien ibilbidearen inguruan erakusketa egin zuten, etxeetan gordetako hazi baten eta Euskolabeldun Jack tomatearen inguruan aritu ziren. Larunbatean, berriz, egun osoko pesta izan zuten. Ostegunean borobilduko dute Atekaturen bigarren edizioa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.