Leitzako Irakurle Taldeak bihar eginen du maiatzeko geldialdia

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 9a, 07:00
Leitzako Irakurle Taldea joan den irailean. Argazkia: Elena Arteta.

Chinua Achebe idazlearen Gainbehera dator dena liburua esku artean eginen du maiatzeko hitzordua Leitzako Irakurle Taldeak. Bihar, maiatzaren 10ean, 18:00etan liburutegian bilduko dira. Bestalde, ekainean ikasturte honetako azken saioa eginen du eta orduan Olga Tokarczuken Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburuaz ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun