Joanes Olaizolak ordubete, 28 minutu eta 15 segundo behar izan zituen 57 kilometroko ibilbidea osatzeko (orduko 38,75 kilometro, bataz beste). Hamahiru segundoko aldea atera zien ihesaldian lagun izan zituen Mario Elizburu (Ulma-Aloña Mendi), Oier Arana (Danena), Aratz Unanue (Viveros San Anton) eta Beñat Sainzi (Viveros San Anton). Tropela minutu eta 45 segundora helmugaratu zen. Mendiko sailkapenean ere Aurrerako txirrindularia nagusitu zen.