Eneko Araiztegik eta Agin Laburuk lortu dute Mingañe Saltsan sariketako finalerako txartela

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 8a, 15:30

Ostiralean jokatu zuten Goizuetako Umore Ona elkartean Mingañe Saltsan bertso sariketako hirugarren eta azken kanporaketa. Eneko Araiztegi 'Korta' eta Agin Laburu bertsolariek lortu zuten finalerako txartela. Giro beroa izan zuten eta saio ederra izan zen antolatzaileen hitzetan. 

Ostiraleko kanporaketaren ondoren, dagoeneko zehaztua da zein sei bertsolarik kantatuko duten maiatzaren 19an Leitzako Torrean jokatuko duten finalean: Etxahun Lekue, Aratz Igartzabal Potto, Millan Telleria, Onintza Enbeita, Eneko Araiztegi Korta eta Agin Laburu. 

Finalerako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude. Sarrerak lortzeko 617 26 93 22 zenbakira idatzi edo deitu daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun