Urrezko Aizkolarien banakako txapelketan lehiatuko da Jon Rekondo leitzarra igandean Getarian

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 20:00

Jon Rekondok finalerdietarako bi txarteletatik bat eskuratzen saiatuko da igande arratsaldean Getarian.

Urrezko Aizkolarien banakako txapelketa Eusko Label sariko final laurdenetako lehen jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 7an, igandean 18:30ean Getariako (Gipuzkoa) frontoi zaharrean, Antxua Egunaren barrenean. Bertan ariko da Jon Rekondo leitzarra.

Leitzarrarekin batera, Hodei Ezpeleta, Julen Gabirondo, Xuban Kañamares V.a, Ugaitz Mugertza II.a eta Suharri Rodriguez ariko dira, sei enborreko lanean. Maiatzaren 21ean Lekunberrin jokatuko den finalerdirako bi txartel jokoan izanen dituzte.

Aizkolariez gain, harri-jasotzaileak ere ariko dira Getarian. Emakumeen binakako txapelketan, Karmele Gisasola Zelai III.a eta Ainitze Zumeta, Lucia Orbe eta Lierni Osaren kontra ariko dira, 87,5 kiloko harri laukizuzenarekin eta 63na kiloko harri  zilindro, kubiko eta borobilarekin.

Gizonezkoen txapelketan, 10 arroako hiru harriekin ariko dira Aimar Galarraga, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Xabat Olaizola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun