Asteburu honetan 'Oink-oink' eta '20.000 especies de abejas’ filmak ikusteko aukera izanen da Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 16:00
'20.000 especias de abeja' pelikulak transexualitatea du mintzagai

Zinema izanen dute asteburu honetan Leitzan. Larunbatean eta igandean, apirilaren 15ean eta 16an, 16:30eko saioan haurrentzako 'Oink-oink' pelikula emanen dute euskaraz eta 19:00etako saioan haurren transexualitateari buruzko '20.000 especies de abejas' filma gaztelaniaz. 

Bi filmak ikusteko sarrerak salgai daude. Oink-oink pelikularen kasuan, zine bonua dutenei 3,5 eurotan aterako zaie sarrera, online erosiz gero lau eurotan eta leihatilan bost eurotan. 20.000 especies de abejas filmaren kasuan, berriz, bonuarekin sarrera 4,5 eurotan aterako da, online erosiz gero bost eurotan eta leihatilan sei eurotan. Online erosi nahi izanez gero, leitza.eus atarian egin daiteke.

20.000 especies de abeja pelikula, gainera, Inklusioa helburu: sexu eta genero aniztasuna zikloaren barruan antolatu dute. Pelikulaz gain,  maiatzaren 10ean, asteazkena, Haur eta gazteen transexualitatea: ez da nire gorputza, zure begirada da solasaldia eginen dute, Bea Sever Naizen elkarteko kide eta familien testigantzekin. 18:30ean izanen da Leitzako Herri Aretoan. LHL, Naizenek eta Leitzako Udalak antolatu dute zikloa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun