Liburutegi ibiltariak Goizuetan eta Aranon geldialdia eginen du ostiral arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 26a, 20:00

Hilabetero bezala, liburuak hartuta Goizuetara eta Aranora joanen da ostiral honetan, apirilaren 28an, Elena Arteta Leitzako liburuzaina. Goizuetan 14:30etik 15:30era egonen da eta Aranon 16:00etatik 16:30era. Hortaz, egun horretan Leitzako liburutegia 17:15ean irekiko dute. Bestalde, Liburuaren Eguna eta Lurraren Eguna ospatzeko egitasmo berezia egiten ari dira Leitzako liburutegian. Aste honetan haritz landareak, landare ekologikoak eta haziak oparitzen ari dira. Bukatu arte emanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun