Aratz Igartzabal eta Etxahun Lekue sailkatu dira Mingañe Saltsan sariketako finalera

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 26a, 17:00

Mingañe Saltsan sariketako lehen kanporaketan kantatu zuten bertsolariak.

Aratz Igartzabal ‘Potto’ eta Etxahun Lekue nagusitu dira Mingañe Saltsan sariketako lehen kanporaketan, eta finalerako sailkatu dira. Giro onean joan zen saioa ostiralean eta 60 bat lagun elkartu ziren.

Ostiralean egin zuten Azkarateko elkartean Leitzako Atekaberts bertso eskolak antolatutako Mingañe Saltsan sariketako lehenengo kanporaketa. Ane Zuazubiskar, Etxahun Lekue, Aroa Arrizubieta, Aratz Igartzabal Potto, Ainhoa Agirreazaldegi eta Xabat Illarregi leitzarra aritu ziren kantuan. 

Hurrengo kanporaketa ostiral honetan, hilaren 28an,  izanen da, Uitziko elkartean. Bertan Miel Mari Elosegi Luze leitzarra, Onintza Enbeita, Millan Telleria, Maddi Ane Txoperena lesakarra, Iñaki Zelaia eta Amaia Iturriotz ariko dira kantuan. Afarirako eta saiorako sarrerak 25 euroko prezioa du eta Ainhoa tabernan eta Maimur liburudendan erosi daitezke. 

Azken kanpoaketa, aldiz, Goizuetako Umore Ona elkartean izanen da maiatzaren 5ean 21:00etan. Bertan, Arrate Illaro, Agin Laburu, Ekhiñe Zapiain beratarra, Diego Riaño leitzarra, Maialen Akizu eta Eneko Araiztegi Korta ariko dira kantuan. Sarerrak Amaia kafetegian eta Estankoan daude salgai. 

Finala maiatzaren 19an izanen da, Leitzako Torrean 21:00ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun