Haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia da eta Bhutan proiektuaren barne eginen dute. Maiatzaren 3an Goizuetako Udaletxeko Ganbaran egin dute hitzordua, 17:30ean. Hizlaria Ageda Blasco Egia izanen da, genero ikasketetan ikerlaria da, heziketa inklusiboan eta pedagogia eraldatzaileetan aritua, baita gestalt terapeuta ere.
Izen ematea
Parte hartu nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena, apirilaren 30a baino lehen Goizuetako Guraso Elkarteari korreoz jakinaraziz (g.elkartea@hotmail.com) edo gizarte zerbitzuetara deituz (948 51 08 40).
Zaintza zerbitzua eskainiko dute eta hala nahi izatekotan, izena ematerakoan zehaztu beharko da, haurraren izen abizenak eta telefono bat emanez.