Uda aurreko azken ateraldia Suron egin du Arainburu Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 24a, 15:00

Iragarri bezala, larunbatean, herrian bertan ibili ziren Goizuetako Arainburu Mendi Taldeko mendizaleak. Hamar lagun elkartu ziren eta euripean eta lainopean «herrian bertan paraje bikainak» dituztela baieztatu zuten. Uda aurreko azken ibilaldia izan zen; irailean hasiko dira berriz mendi bueltak antolatzen.

Argazkiak: Arainburu Mendi Taldea.

Arainburukoek TTIPI-TTAPAri kontatu diotenez, «gure inguruan ohikoa den hezetasuna, behe lainoa, euria eta paraje berdexkak ikusteko eta gozatzeko egun ederra» izan zuten. «Nafarroaren hegoaldean dagoen lehortea ikusita, iparraldean dugun hezetasunaren suerteaz ohartzeko eguna». Gaineratu dutenez, «Añarbeko urtegia ere beteta dagoela ikusteak lasaitasuna» eman zien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun