Ipuin kontaketa izanen dute apirilaren 24an Leitzan Haizea Loirarekin

Ttipi-Ttapa 2023ko apirilaren 23a

Haizea Loira ipuin kontalaria izanen da astelehen arratsaldean Leitzako liburutegian.

Behin batean dantza artean izenburupean, ipuinak dantza eta musikarekin tartekatuz, Haizea Loiraren eskutik ipuin kontaketa saioa izanen dute apirilaren 24an, astelehenean 18:00etan Leitzako liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun