21:30ean Umore Ona elkartean bilduko dira afaltzeko (entsalada, zerri saiheskia, saltxitxak, patata purea, postrea, kafea eta kopa) eta Euskal Herriko eta kanpoko garagardoak dastatzeko aukera izanen da: Euskal Herriko Ago, Tripel eta Ixo Horia, Begikako Leffe eta Alemaniako Krombacher. Afaria Ainhoa Zabaletaren musika doinuek girotuko dute.
Txartelak
Bihar arte luzatu dute txartelak erosteko epea. 25 euroko txartela erosiz gero, horren barrenean menua eta bost garagardo sartuko dira, eta 15 euroko txartela hartuz gero, menua edaririk gabe. Sagardoa eta ardoa nahi duenak elkartean eskatu eta ordaindu beharko du.