Udaberri Pesta ospatuko dute larunbat honetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 20a, 10:00
Joan den urtean Udaberri Pestan Leitzako plazan hartutako irudia.

Leitzako Pesta Batzordeak antolatuta, egun osoko pesta izanen dute larunbat honetan, apirilaren 22an. Goizean diana izanen dute, ondoren erraldoiak aterako dira eta eguerdian dultzaineroekin kalejira eginen dute. Mahaiaren bueltan herri bazkaria egiteko ere bilduko dira eta arratsaldean elektrotxaranga izanen dute.

Hona hemen egitaraua xehetasunekin:
  • 09:00etan diana txistulariekin.
  • 11:30ean Leitzako Erraldoien Konpartsa dultzaineroekin.
  • 13:00etan kalejira dultzaineroekin.
  • 14:30ean herri bazkaria trikitilariek alaitua.
  • 19:00etan Burrunba elektrotxaranga.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun