Leitzako igerilekuko taberna kudeatzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 18a, 11:00

Leitzako Udalak eta Anikote kiroldegiak uda honetan igerilekuko taberna kudeatzeko deialdia egin dute. Interesa dutenek apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak kiroldegian.

Eskaintza bat baino gehiago baldin badaude, zozketa bidez erabakiko dute, eta zozketa hori maiatzaren 2an, asteartean, 12:00etan eginen dute kiroldegiko harreran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun