Jangela ondoko estalpean egin zuten eguneko aurreneko hitzordua, eta han Angel Mariezkurrena, Aitor Ibarra, Frantzisko Santxotena eta Beñat Mitxelena musikariek gidatuta, kantari aritu ziren; euria ari zuenez, kalejira egiterik ez baitzuten izan.
Ondotik, 14:00etan, kantu bazkaria hasi zuten jangelan. Tartean, abeslari gonbidatuak ere izan zituzten: Nahia Barriola, Markel Barriola eta Manex Moreno. Bi galestar eta irlandar bat ere gonbidatu zituzten eta beraien herrialdeko kantuak kantatuz aritu ziren. Aurrerako dantzariek ere bi dantza egin zituzten.
20:00etan luntxa izan zuten eta 21:00 arte luzatu zuten eguna. Aipatu bezala, jendearen erantzuna ikusita, hurrengo urtean errepikatzekotan gelditu dira.