Hamabost urtetik gorakoek parte hartzen ahal izanen dute eta izena ematen duten pilotari kopuruaren arabera erabakiko dute zein formatutan jokatuko duten txapelketa. Izena Plaza aseguru etxean eman beharko da apirilaren 22a baino lehen, bikoteko 25 euro ordainduta.
Aurtengo edizioak berezitasun bat ere izanen du. 30. urteurrenaren oroigarri izanen den kamisetarekin jokatuko dute.