Nafarroako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gaur arratsaldean Goizuetan bi sute itzali dituzte, Bikain borda inguruan. Halere, Goizuetakoak ez ezik, gaur Baztanen Berro inguruetan ere sute gehiago itzali dituzte eta plantazio berriak erre direla zehaztu dute suhiltzaileek. Itzaltze lanetan bi helikoptero, Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, Baso Suhiltzaileak eta Oronoz eta Cordovillako parkeetatik etorritakoak ibili dira. Atzo ere suteak izan ziren Baztanen eta Zugarramurdi inguruetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!