Haizeak dezente zaildu zion lana suhiltzaileei Goizuetako Urdallusarobeko sutea itzaltzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 7a, 07:30

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, sutea sasi eremu batean hasi omen zen atzo arratsaldean eta, haizea indartsu zebilenez, lana dezente zaildu zitzaien.

Goizuetako Suhiltzaile boluntarioez gain, Cordovillako eta Oronozko suhiltzaileak ere aritu ziren lanean. Urdallusarobe ingurua eremu zaila denez, helikoptero baten laguntza ere behar izan zuten sua itzaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun