2022ko balantzea eta 2023ko aurrekontua aurkezteko batzarra eginen du Umore Ona Elkarteak apirilaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 5a, 18:00

Ohiko batzar orokorra apirilaren 15ean, larunbatean, 17:00etan eginen du Goizuetako Umore Ona Elkarteak. 2022ko balantzea egiteaz gain, 2023ko aurrekontua izanen dute hizpide eta elkarteko kide berriak izendatuko dituzte. Egun berean, bazkideen afaria eginen dute, eta joan nahi dutenek apirilaren 12a izanen dute apuntatzeko azken eguna.

Bazkideen afarira joan nahi dutenek Amaia kafetegian, Elenaren estankoan edo Umore Ona Elkartearen egoitzan dauden zerrendetan apuntatu behar dute apirilaren 12a baino lehen. Afaltzeko bakailaoa saltsan, saiheskiak, gazta eta menbrilloa izanen dira. 15 euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun