Mendialdeko pilota txapelketako nagusien bigarren jardunaldia jokatuko da egunotan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 4a, 11:00

BeƱat Apezetxea Ostegun Santu egunean ariko da Goizuetan, Urruzolarekin batera, Hernanilo Salaberria eta Labakaren kontra.

Asteazkenean Leitzan eta ostegunean Goizuetan eta Lekunberrin jokatuko dituzte partidak

Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona eta Larraun pilota elkarteek, Araitz-Areso-Betelu-Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak eta Nafarroako Pilota Federazioak antolatutako Mendialdeko eskuz binakako laugarren pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokoan da egunotan, nagusien bi kategoriatan. Lehen partida larunbatean jokatu zen Lekunberrin, baina asteazkenean Leitzan eta ostegunean Goizuetan eta Lekunberrin jokatuko dituzte gehienak.

Leitzan, apirilaren 5ean, asteazkenean 18:30ean

Nagusien bigarren maila

  • Goikoetxea (Aurrera) eta Sotil (Larraun) – Romero eta Torrecillas (Beti Onak)
  • De la Torre eta Perez de Ziriza (Lagunak) – Iriarte (Larraun) eta Zabaleta (Aurrera)

Nagusien lehen maila

  • Txoperena (Aurrera) eta Alduntzin (Zugarralde) – Alberdi (Aurrera Tolosa) eta Peñalver (Paz Ziganda)

Goizuetan, apirilaren 6an, ostegunean 18:00etan

Nagusien lehen maila

  • Apezetxea (Erreka) eta Urruzola (Pagazpe) - Salaberria eta Labaka (Hernani)

Lekunberrin, apirilaren 6an, ostegunean 16:30ean

Nagusien bigarren maila

  • Auzmendi eta Saralegi (Otsabio) – Lakabe eta Bidaurreta (Paz Ziganda)
  • Huizi eta Lazkoz (Larraun) – Ezkurdia (Larraun) eta Atxa (Alde Zaharra)

Nagusien lehen maila

  • Astiz (Larraun) eta Garaño (Buruzgain) – Olasagasti eta Erasun (Beharzana)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun