Ibilbidea
Bihar 12:30 aldera abiatuko dira txirrindulariak Vianatik, eta Uitzitik sartuko dira Leitzara, gutxi gorabehera 15:40etik 16:00erako tartean. Leitza zeharkatuta Arkiskil auzoan barrena Ezkurrako bidea hartuko dute. Segidan, Ezkurratik behera eginda, Saldiasera igo beharko dute, eta hortik aurrera Labaiendik, Beintzatik, Urroztik eta Oiztik pasatuko dira. Doneztebera ailegatutakoan, berriz Leitzako bidea hartuko dute. Elgorriaga, Ituren, Zubieta eta Lozabian pasatuta Ezkurrara ailegatuko dira, eta Arkiskil auzotik Leitzara jaitsi beharko dute. Hantxe izanen dute helmuga, 17:15-17:45 aldera.
IBILBIDEA |
Ordutegia |
Ordutegia 40 KM/H |
Ordutegia 42 KM/H |
Leitza | 16:02 | 15:52 | 15:43 |
Mendate hasiera | 16:03 | 15:53 | 15:44 |
Arkiskil | 16:11 | 16:00 | 15:50 |
Ezkurra | 16:20 | 16:09 | 15:59 |
Mendate hasiera | 16:28 | 16:17 | 16:07 |
Saldias | 16:32 | 16:20 | 16:10 |
Labaien eta Beintza | 16:40 | 16:28 | 16:17 |
Urroz | 16:50 | 16:37 | 16:26 |
Oiz | 16:54 | 16:41 | 16:30 |
Doneztebe | 17:00 | 16:47 | 16:35 |
Elgorriaga | 17:02 | 16:49 | 16:37 |
Ituren | 17:05 | 16:52 | 16:40 |
Zubieta | 17:11 | 16:57 | 16:45 |
Lozabian | 17:17 | 17:03 | 16:50 |
Mendate hasiera | 17:19 | 17:05 | 16:53 |
Ezkurra | 17:27 | 17:12 | 16:59 |
Arkiskil | 17:37 | 17:22 | 17:09 |
Leitza, helmuga | 17:45 | 17:30 | 17:16 |
Trafikoan eragina
Itzulia dela eta, atzotik Leitzako hainbat txokotan debekatua dago aparkatzea. Lopeneko biribilgunetik herrigunera hartuta, errepide nagusiko zati batean eta Herri Aretorainoko kalera bitartean ezin da autorik aparkatu, ezta Herri Aretoko aparkalekuan ere. Uharte Gotzaiako eremu batek ere libre egon behar du, baita plaza inguruak ere. Horrez gain, bihar industrialdea txirrindularien ibilgailuentzat libre utzi beharko da.
Bestalde, ostiralaz geroztik, eskola eremuko zelai handia ibilgailuak aparkatzeko prestatua du Leitzako Udalak.