Lesio baten ondorioz, Aritz Zubiri goizuetarrak ezin izan du Berria txapelketaren finalerdia jokatu. Bere ordez Martirena aritu zen eta Irazurekin batera finalerdia galdu zuten, Gurrutxaga eta Zaldua I.aren kontra (35-38).
Beste finalerdian, Goikoetxea V.ak eta Aiestaranek 35-30 irabazi zieten Zaldua II.a eta Odeiri. Beraz, Berria txapelketako finala Goikoetxea V.ak eta Aiestaranek, Gurrutxaga eta Zaldua I.aren kontra jokatuko dute.
Apirilaren 1ean Galarretan jokatutako jaialdiko partida nagusian, Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak 40-36 irabazi zieten Urrizari eta Larrañagari.