Apirilaren 15ean kantu bazkaria antolatu du Leitzako Aurrera Dantza Taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 4a, 09:00

Jende aunitz bildu zen 2017an Leitzan egindako kantu bazkarian.

Laugarrenez antolatu du kantu bazkaria Aurrera Dantza Taldeak. Apirilaren 15ean izanen da eta  bazkaritarako txartelak dagoeneko salgai daude. 

13:00etan plazatik abiatuta, kantu poteoa eginen dute eta ondoren, 14:00etan bazkaria Erleta eskolako jangelan. 

Ondorengo menua izango dute bazkarian: patea eta urdaiazpikoa, risottoa, piperrak arraiarekin, bakailaoa eta oilaskoa saltsan. Postrerako gazta moussea edo sorbetea izanen dute aukeran. Jatekoarekin batera ardoa, sagardoa, kafea eta kopa izanen dituzte. 

Bazkari garaian giroa alaitzeaz Angel Mariezkurrena, Aitor Ibarra, Frantzisko Santxotena eta Beñat Mitxelena arduratuko dira,  eta horiekin batera abeslariak eta gonbidatu bereziak eta dantzariak ariko dira. 

Bazkaritarako txartelak dagoeneko Maimurren eros daitezke, eta bazkaria eta luntxaren prezioa 45 eurokoa izanen da. Leitzatik kanpokoek txartela erosteko aukera izanen dute 671 265 043 zenbakira whatsapp zenbaki bat bidalita. 

Sarrerak erosteko azken eguna apirilaren 10a, astelehena izanen da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun