Leitzako Liburutegiak bat egin du Bubisher eta Kabiak erakundeekin Saharako Aaiungo liburutegia laguntzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 1a, 13:00

Bubisher proiektuaren liburutegietako bat Saharan.

Saharako errefuxiatuen kanpamentuko liburutegia hornitzeko kanpaina abiatu dute

Kabiak-Bubisher Saharako Liburutegiak zikloa izan dute aste honetan Leitzako Liburutegian, ipuin-kontaketa batekin bukatu zena. Bertan, Kabiak eta Bubisher elkarteen lana ezagutzeko aukera izan dute. Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan dauden liburutegiak laguntzeko elkarlanean aritzen dira bi elkarteak, liburuak haurrei eta helduei eramanez, kultura eta hezkuntza sustatuz eta ekimenak antolatuz.

Egitasmoa aurrera eramateko, bigarren eskuko liburuak eta Bubisherrek sortutako materiala saltzen dituzte. Horrez gain, liburutegien proiektua zabaltzeko erakusketak, hitzaldiak eta Kamishibai saioak egiten ditutze. Egindako lana erabat boluntarioa da, eta ateratako dirua liburuak erosteko eta Saharako libururegiak eraikitzeko erabiltzen dute. Une honetan lau liburutegi dituzte indarrean, bakoitza bere bibliobusarekin. Bibliobusak astean behin edo bitan urrutien dauden auzokoetara joaten dira, liburuak eramatera eta umeekin jarduerak egitera. Orain Aaiungo liburutegia hornitzeko kanpaia ireki dute; eraikina egina dago, baina altzariak eta langileak kontratatzea falta da.

 

Kabiak eta Bubisher

Kabiak elkartea 2017an sortu zen, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan dauden liburutegiak laguntzeko eta Nafarroaren eta Sahararen arteko zubia indartzeko asmoz. Bubisher proiektua, berriz, 2008an abiatu zen, Retiro parketik Eusko Jaularitzak emandako bibliobusa atera zenetik. Elkarte honen helburu nagusia bost  wilaya edo probintziatan liburutegiak eraikitzea da. Bubisher basamortuko temperatura beroak zeharkatzen dituen txori txikiari deritzo, eta, haren etorrerak berri onak ekartzen ditu. Saharan liburutegiei 'habiak' deitzen diete, beraz bubisherren etxea Saharako kabietan dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun