Zinemaz gozatzeko aukera izanen dute asteburu honetan ere Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 31a, 15:30

Hilabeteroko lehenengo eta hirugarren asteburuan zinemaz gozatzeko aukera izaten da Leitzako Herri Aretoan. Asteburu honetan ere hala izanen dute, Maridos eta Los reyes del mundo pelikulak ikusteko aukera izanen baita larunbatean eta igandean. 

Bi egunetan 16:30ean Maridos komedia emanen dute, gaztelaniaz eta 19:00etan Los Reyes del mundo. Azken pelikula honen kasuan, larunbateko saioan jatorrizko bertsioan emanen dute, azpitituluekin. 

Sarrerak aurretik online zein emanaldi bakoitza baino 30 minutu lehenago erosi daitezke Herri Aretoan bertan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun