Datorren bi asteetan aldaketak izanen dira Goizueta eta Hernani arteko autobus zerbitzuan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 2a, 12:00

Aste Santua eta Pazko astea dela eta, Goizueta eta Hernani arteko autobus zerbitzuan aldaketak izanen dira. Apirilaren 6tik 10era bitartean, ez da autobus zerbitzurik izanen. Apirilaren 11tik 14ra berriz, ordutegian aldaketak izanen dira. Goizuetatik irteerak 09:00etan eta 14:45ean izanen dira, eta Hernanitik, aldiz, 12:00etan eta 19:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun