Zuzendaritza berritzeko ezohiko batzarra apirilaren 26ra atzeratzea erabaki du Aurrera Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 30a, 20:00

Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak zuzendaritza berritzeko ezohiko batzarra ostiral honetan, martxoaren 31n, egitekoa zuen, baina zuzendaritza berria osatzeko behar baino bazkide gutxiago aurkeztu direla ikusita, deialdia luzatzea erabaki dute.

Zuzendaritzako partaide izan nahi dutenek elkartearen egoitzan bertan dauden inprimakiak bete eta apirilaren 22a baino lehen Aurrerako buzoian sartu beharko dituzte. Apirilaren 23tik 26ra bitarte, aurkeztutako pertsonen zerrenda elkarteko panelean argitaratuko dute eta irrati zein sare sozialen bidez ere zabalduko dute.

Ezohiko batzarra apirilaren 26an 19:00etan eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun