Bubisher Saharako basamortuan albiste onak ekartzen dituen txoria da eta ahozko tradizio luzeadu saharar herriaren ondarean. Aldi berean, izen hori du Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako liburutegiak eta liburutegibusak kudeatzen dituen proiektuak. Duela urte batzuk Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan dauden liburutegiei laguntzeko asmoz, Saharako kabiak elkartasun proiektua paratu zuten martxan Nafarroan. Hala, Saharako errefuxiatuen kanpalekuak liburuz hornitzen dituzte eta sahararren kultura Nafarroara ekartzen dute.