Karlos III.aren Gurutzearekin saritu dute Iñaki Perurena harri-jasotzaile leitzarra

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 28a, 14:00

Nafarroako Gobernuak atzo egin zuen Karlos III.enaren Gurutzeak banatzeko ekitaldia Tronuaren Aretoan. Bertze sei lagunekin batera Iñaki Perurena leitzarrak jaso zuen Nafarroako garapenari egindako ekarpenagatik

Maria Txibite Nafarroako lehendakariaren eskutik jaso zuen Karlos III.enaren Gurutzea harri-jasotzaile leitzarrak «herri kirolak mantentzeko eta zabaltzeko egindako lanagatik, baita Peru-Harri museoan eta bertze zenbait jarduera profesionaletan islatzen den euskal kulturaren zabalpenagatik».

Saria jaso ondorengo hitzartzean harriak Nafarroa ikusteko aukera eman diola, eta «bide izugarri polita» izan dela kontatu zituen. 

Perurenarekin batera, Vicente Madoz mediku psikiatrak, Oihan Iturbide biologoak, Alfredo Sanzol e antzerki zuzendariak, Antonio Eslava margolari, eskultore eta grabatzaileak, Patxuka de Miguel emaginak eta Judith Torrea kazetariak hartu zuten Nafarroako Gobernuak emandako 2023ko Karlos III.aren Noblearen Gurutzea.

Karlos III.aren Gurutzea hartu dute herritarrak Maria Txibite Nafarroako lehendakariarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun