Osinberde sariketa irabazita, Osinaldeko finalera sailkatu da Xabat Illarregi bertsolari leitzarra

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 28a, 12:00
Osinberde sariketan kantatu zuten bertsolariak. Illarregi, ezkerrik hasita laugarrena da, saria eskuetan duena. Irudia: Bertsoa.eus

Xabat Illarregik irabazi du larunbatean Zaldibian (Gipuzkoa) jokatu zuten Osinberde bertso sariketa. Sariketa hori irabazita, gainera, Osinalde sariketako finalerako txartela ere lortu du leitzarrak. 

Xabat Illarregirekin batera Ekhiñe Zapiain beratarra,  Bittor Altube,  Maddi Aiestaran,  Iker Ormazabal eta Unai Izagirre bertsolariak aritu ziren kantuan Zaldibian 70 lagunen aurrean. 

Apirilaren 15ean jokatuko dute Osinaldeko finala Gabiriako Osinalde elkartean. Lehen bi kanporaketak jokatuta Xabat Illarregik, Unai Izagirrek, Lander Arizmendik eta Oihana Aranak lortu dute finalerako txartela. Larunbatean jakinen da zein bertze bi bertsolarik kantatuko duten finalean. 

Iaz ere Osinberde saria irabazi zuen Illarregik, eta Osinaldeko finalean kantatu zuen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun