Ez da berdintasun handirik izan Mendialdeko eskuz binakako laugarren txapelketako nagusienen lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 27a, 09:00

Bigarren mailako nagusiek ostiralean Betelun eta larunbatean Lekunberrin jokatu dute lehen jardunaldia

Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona eta Larraun pilota elkarteek, Araitz-Areso-Betelu-Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak eta Nafarroako Pilota Federazioak antolatutako Mendialdeko eskuz binakako laugarren pilota txapelketako helduak hasiak dira asteburu honetatik aurrera. Denera, 28 bikotek eman dute izena, kadete lehen eta bigarren mailan, gazte eta nagusien lehen eta bigarren mailan.

Asteburu honetako lehen jardunaldian, nagusien bigarren mailakoak bakarrik aritu dira.

EMAITZAK

Martxoaren 24an  Betelun

Nagusien bigarren mailan

  • Huizi eta Lazkoz (Larraun), 13 – Auzmendi eta Saralegi (Otsabio), 22
  • Ezkurdia (Larraun) eta Atxa (Alde Zaharra), 5– Lakabe eta Bidaurreta (Paz Ziganda), 22

 

Martxoaren 25ean  Lekunberrin

Nagusien bigarren mailan

  • De la Torre eta Perez de Ziriza (Lagunak), 22 - Goikoetxea (Aurrera) eta Oreja (Larraun), 14
  • Iriarte (Larraun) eta Zabaleta (Aurrera), 22 – Romero eta Torrecillas (Beti Onak), 8

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun