Bart arratsean sutea Goizuetan, Artikutzatik hurbil

Ttipi-Ttapa 2023ko martxoaren 26a

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, bart arratsean sua itzaltzen ibili ziten Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, Artikutzatik hurbil. Atzo, Leitzako Arkiskil auzoan ere beste sute bat izan zen. Kasu horretan, baimendutako larre-erreketa baten ondorioz.

 

Larunbat arratsaldean Arkiskilen (Leitza) piztutako baso-sute baten ondorioz, hiru helikoptero mobilizatu behar izan zituzten, horietako bi suteak itzaltzekoak eta beste bat aztertzekoak, baita Leitzako, Cordovillako eta Aurizberriko suhiltzaile boluntarioak ere.

Sua 13:49 aldera piztu zen, baimendutako larre-erreketa baten ondorioz, eta deskontrolatu egin zen. Sutea haize bortitzak bultzatu zuen, eta Leitzako iparraldean dagoen sarbide zaileko zuhaizti batera joan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun