Mendialdeko eskuz binakako laugarren txapelketako nagusienak asteburu honetan hasiko dira jokoan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 23a, 19:00

Mendialdeko pilota txapelketan nagusienen txanda izanen da orain.

Kadete, gazte eta nagusien kategorian 28 bikote ariko dira eta bigarren mailako nagusiek ostiralean Betelun eta larunbatean Lekunberrin jokatuko dute lehen jardunaldia

Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona eta Larraun pilota elkarteek, Araitz-Areso-Betelu-Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak eta Nafarroako Pilota Federazioak antolatutako Mendialdeko eskuz binakako laugarren pilota txapelketako helduen txanda izanen da asteburu honetatik aurrera. Denera, 28 bikotek eman dute izena, kadete lehen eta bigarren mailan, gazte eta nagusien lehen eta bigarren mailan.

Asteburu honetako lehen jardunaldian, nagusien bigarren mailakoak bakarrik ariko dira.

Martxoaren 24an, ostiralean 18:00etan Betelun

Nagusien bigarren mailan

  • Huizi eta Lazkoz (Larraun) – Saralegi eta Saralegi (Otsabio)
  • De la Torre (Larraun) eta Iriarte (Larraun) – Lakabe eta Bidaurreta (Paz Ziganda)

Martxoaren 25ean, larunbatean 16:30ean Lekunberrin

Nagusien bigarren mailan

  • Ezkurdia (Larraun) eta Atxa (Alde Zaharra) - Goikoetxea (Aurrera) eta Oreja (Larraun)
  • Iriarte (Larraun) eta Zabaleta (Aurrera) – Romero eta Torrecillas (Beti Onak)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun