‘Kasumitarrak’ antzerki musikatua eskainiko dute martxoaren 25ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 23a, 08:00

Aralar Musika Eskolak Kasumitarrak antzerki musikatua eskainiko du Leitzako Herri Aretoan martxoaren 25ean, larunbatean, 11:30ean. 2016an sortutakoei zuzendutako emanaldia izanen da. Sarrera dohainik da, baina gonbidapenak info@aralar.org atarian eskatu behar dira. 50 minutuko iraupena duen emanaldia izanen da eta haurrak gurasorik gabe sartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun