Leitzako EH Bilduk hauteskundeetako herri programa osatzeko bilera eginen du asteartean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 19a, 08:00

2019ko udal hauteskundeetan Leitzako EH Bilduk aurkeztu zuen taldea.

Maiatzeko udal hauteskundeei begira, herri programa herritarren parte hartzearekin osatu nahian ari da Leitzako EH Bildu. Helburu horrekin antolatu ditu bi saio. Aurrenekoa martxoaren 7an egitekoa zuten eta bigarrena asteartean, martxoaren 21ean, eginen dute, 19:00etan Herri Aretoan.

Lehenengo saioan, azken agintaldiko balorazioa egitekoa zuten, eta bigarrenean, baloraziotik abiatuz, bertaratutakoek proposamenak egiteko aukera izanen dute. Bigarren saio horretan jasotako proposamenekin osatuko dute Leitzako EH Bilduk hurrengo agintaldira aurkeztuko duen herri programa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun