Aurrera Kirol Elkarteko zuzendaritza berritzeko bidea hasi dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 18a, 11:00

Leitzako Aurrera elkartearen egoitza

Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak zuzendaritza berritzeko ezohiko batzarra eginen du martxoaren 31n. Eta aurretik zuzendaritzako kide izan nahi dutenentzat izena emateko epea zabaldu du.

Zuzendaritzako kide izan nahi dutenek izena emateko inprimakiak Aurrera Kirol Elkartearen egoitzan aurkituko dituzte. Datuak bete eta martxoaren 26a baino lehen buzoian sartzeko eskatu dute. Ondoren, martxoaren 27tik 31ra bitarte, aurkeztutako pertsonen zerrendak argitaratuko dituzte elkarteko panelean, eta irrati eta sare sozialen bidez ere zabalduko dituzte.

Ezohiko batzarra, berriz, martxoaren 31n, elkarteko goiko aretoan eginen dute, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun