Futbol eta multikirol campusa antolatu du Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak apirilean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 17a, 16:00

Apirilaren 11n, 12an, 13an eta 14an futbol eta multikirol campusa eginen du Aurrera Kirol Elkarteak. Lau eta hamahiru urte bitarteko neska-mutilentzako izanen da eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago.

Lau egunez 09:00etatik 14:00etara bilduko dira, baina izena lau egunetarako edo egun soltetarako ematen ahal izanen da. Lau egunetan apuntatuz gero, 80 euro kostako da eta egun solte bakoitzeko 25 euro. Bigarren senidea apuntatuta % 20ko deskontua aplikatuko dute. Horren barne, gosaria, asegurua eta oparia ere izanen dituzte partaideek.

Izena lotura honetan eman daiteke, eta informazio gehiago nahi izanez gero, aurrerakanpusa@gmail.com helbidera edo Whatsappez 690 01 96 58ra idatz daiteke. Izena emateko epea apirilaren 10ean bukatuko da. Taldea aurrera ateratzeko gutxieneko kopurua ere zehaztu dute: hamabi haur talde bakoitzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun