Laburbirako film laburrez gozatzeko aukera izanen da asteburu honetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 16a, 10:00

Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria da eta asteburu honetan film laburren bilduma horrek eta Almas en pena filmak osatuko dute Leitzako zinema eskaintza. Sarrerak, beti bezala, aurretik online edo egunean bertan eros daitezke.

Laburbira

Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariaren XX. geldialdia da aurtengoa, eta 32 herritan eginen du geldialdia, tartean Leitzan. Hala, Euskal Herriko sortzaileen lanaz gozatzeko zazpi film laburrez osatutako bilduma ikusgai izanen da asteburuan Leitzan: Olatuen isiltasuna (Maria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martin), Muskil (Marina Perosanz), Koadro goriari heldu (Iulen Arana), Irrits (Maider Oleaga), Asko falta da? (Ane Cuesta), Erlojupekoa (Leire Egaña) eta Hitzak (Josu Martinez).

Larunbatean eta igandean 16:30eko saioan emanen dute film laburren bilduma. Sarrerak online edo ordu erdi lehenagotik leihatilan eros daitezke. Bonuarekin 3,5 eurotan aterako da sarrera, online erosiz gero lau eurotan eta leihatilan bost eurotan.

'Almas en pena'

Irlandako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte batean girotua da Almas en pena de Inisherin filma, 1923an kokatua. Pádraic eta Colm bizitza osoan lagunak izan diren bi lagunen istorioa kontatzen du. Colmek lagunen arteko harremana alde batera uztea erabakiko du eta Pádraic harremana berreraikitzen saiatuko da.

Larunbatean eta igandean 19:00etan emanen dute filma. Sarrerak online edo ordu erdi lehenagotik leihatilan eros daitezke. Bonuarekin 4,5 eurotan aterako da sarrera, online erosiz gero bost eurotan eta leihatilan sei eurotan. Larunbateko saioa jatorrizko bertsioan emanen dute, azpitituluekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun