Bihar eta etzi Leitzan
Bihar, asteazkena, 17:30ean perkusio taldekoen txanda izanen da eta 18:05ean piano-jotzaileek hartuko dute lekukoa. Arratsaldea borobiltzeko, 18:55ean pop-rockeko ikasleak, gitarra ikasleak eta gitarra taldekoak ariko dira.
Ostegunean, martxoaren 16an, 17:00etan zeharkako txirula ikasleen eta fanfarrearen txanda izanen da. 17:45ean trikitixako, akordeoiko, saxofoiko eta txistuko ikasleek emanaldia eginen dute.
Ostegunean Goizuetan
Ostegunean, Leitzan ez ezik, Goizuetan ere Aralar Musika Eskolakoen musika doinuak nagusituko dira. 18:30ean piano eta gitarra ikasleek kontzertua emanen dute eta 19:15ean trikitilariek eta saxofonistek hartuko dute lekukoa. Pop-rockekoak ere beraien saioa eginen dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!