Jose Luis Barberia 'Zili' Leitzako bertsolaria zendu da

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 14a, 10:00

Gaixotasun baten ondorioz, atzo zendu zen Jose Luis Barberia Villabona Zili Leitzako bertsolaria, 41 urte zituela. Hainbat bertsolari txapelketetan ibilitakoa zen: Nafarroako Bertsolari Txapelketetan, Mariano Izeta eta Xalto sariketetan, Bardoak Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketan Leitzako taldearekin...

Argazkiak: Miel M. Elosegi 'Luze' eta Nafarroako Bertsozale Elkartea.

2010eko eta 2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartu zuen, eta bertsolari gazteentzako Izeta eta Xalto sariketetan ere bai. 2010ean Izeta Sariketako finalean izan zen eta 2011n Xalto Sariketako finalera ailegatu zen. Bardoak txapelketan ere ibilitakoa zen Leitzako taldearekin, bai kantari bai aurkezle.

Bere aldeko hileta elizkizuna bihar, asteazkena, 18:00etan Leitzako elizan eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun