Erakustaldi ederra eman du Aurrera Dantza Taldeak herritarren aurrean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 14a, 09:00

Arrotzetik izeneko ikuskizun berezia sortu eta jendaurrean erakutsi zuten Leitzako Aurrera Dantza Taldeko kideek asteburuan. Ostiralean eta larunbatean erakustaldi eder bana eman zuten, eta horren lekuko da Joxemari Zabaleta Zabaletaren larunbateko bideo hau. Berriz ere dantzari bikainak eta finak direla erakutsi dute Aurrerakoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun