Goizuetatik Labaienerako mendi ateraldia azpeitiarrekin egin dute goizuetarrek

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 13a, 12:00

Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak antolatuta, Goizuetatik Labaienera mendi ateraldia egin zuten larunbatean. Goizuetako 21 lagun animatu ziren eta etapaka Hiru Erregeen Mahaira arteko bidea egiten ari diren Azpeitiko Lagun Onak mendi taldeko 130 lagunekin osatu zuten ibilbidea. Eguraldi tristea izan arren, giro ederrean ibili ziren mendizaleak. Jose Jabier Etxeberria eta Miel Joxe Lekuona aritu ziren gidari lanetan.

Argazkiak: Arainburu Mendi Taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun