Karlos III.aren Gurutzea hartuko du Iñaki Perurena harri-jasotzaile leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 19:00

Iñaki Perurenak herri kirolen eta euskal kulturaren zabalpenean egindako lanagatik jasoko du Karlor III.aren Gurutzea.

Nafarroako garapenari egindako ekarpenagatik bilduko du, bertze sei lagunekin batera

Nafarroako Gobernuak zazpi pertsonari Karlos III.aren Gurutzea ematea erabaki du, Nafarroa garatzen laguntzeagatik. Horietako bat Iñaki Perurena harri-jasotzaile leitzarra izanen da, «herri kirolak mantentzeko eta zabaltzeko egindako lanagatik, baita Peru-Harri museoan eta bertze zenbait jarduera profesionaletan islatzen den euskal kulturaren zabalpenagatik». 

Perurenarekin batera, Vicente Madoz mediku psikiatrak, Oihan Iturbide biologoak, Alfredo Sanzol egile eta antzerki zuzendariak, Antonio Eslava margolari, eskultore eta grabatzaileak, Patxuka de Miguel emaginak eta Judith Torrea kazetariak hartuko dute Nafarroako Gobernuak emandako 2023ko Karlos III.a Noblearen Gurutzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun