M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Sarrera gutxi baino ez dira gelditzen igandean Leitzan eginen duten 'Hoy puede ser mi gran noche' antzezlana ikusteko

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 10:30

Alde batetik, martxoaren 27a Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela gogoan, eta bestetik, aste honetan Emakumearen Nazioarteko Eguna izan dela oroituz, Leitzako Udalak eta berdintasun taldeak hainbat sari jaso dituen Teatro en vilo konpainia gonbidatu dute. Igandean antzerkia eginen dute, eta aurretiko sarreren salmenta arrakasta haundia izaten ari da.

Igande honetan, martxoaren 12an, 19:00etan izanen da Hoy puede ser mi gran noche (Gaur nire egun haundia izan daiteke) antzezlana, Herri Aretoan. Sarrerak leitza.eus atarian eros daitezke, online zazpi euro ordainduta eta leihatilan zortzi eurotan. Baina dagoeneko sarrera gehienak salduak dira

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun