M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Zapalkuntzarik gabeko mundu baten alde kalejira morea egin dute goizuetarrek

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 9a, 09:30

Goizuetako Emakume Taldeak antolatuta, herrian barrena kalejira egin zuten atzo arratsaldean trikitilarien laguntzarekin. Zapalkuntzarik gabeko mundu baten alde, batu borrokara! lelopean bildu ziren eta kolore morea nagusi zela, hainbat adinetako herritarrak atera ziren kalera. Ondoren, emakumeek afaria egin zuten Umore Ona elkartean.

Argazkiak: Maixe Aizpuru.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun