‘Arrotzetik’ emanaldi berezia eskainiko du Aurrera dantza taldeak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 9a, 10:00
Aurrera dantza taldekoek emanaldi berezia eskainiko dute ostiralean eta larunbatean.

Ostiralean eta larunbatean, 20:30ean eskainiko dute Leitzako Herri Aretoan

Asteburu honetan, martxoaren 10ean eta 11n, ostiralean eta larunbatean dantza ikuskizuna izanen dute Leitzan. Aurrera Dantza Taldeak Arrotzetik izeneko ikuskizun berezia sortu du, eta, ostiralean eta larunbatean eginen dute 20:30ean herri aretoan. Sarrerak Maimurren daude salgai 5 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun