11:30ean hasi zen jaialdia Zumarragako Beloki pilotalekuan. Promozioa mailakoan, Uriarte eta Oskoz, Aranburu eta Insaustiren kontra aritu ziren, eta lehen bikotea 22-17 nagusitu zen. Uriarteren eta Oskozen sendotasuna erabakiorra izan zen eta merezitako txapela eskuratu zuten.
Bigarren jaialdian, Maddi Barrocal eta Olatz Ruiz de Larramendi 22 eta 12 nagusitu ziren Leitzako Goiuri Zabaletaren eta Naroa Agirreren aurka. Partida markagailuak erakusten duena baina gogorragoa izan zen, batzuk erasoan besteak defentsan, lau pilotariak maila bikainean aritu baitziren. Irabazleak nagusi izan ziren kantxan eta saketik hasita defentsan aritzera behartu zituzten urdinak.
Bi finalen ondoren, txapelak jantzi zizkieten txapeldunei, eta Zumarragako dantzariek Agurra dantzatu zieten.